viernes, 25 de noviembre de 2016

Deskribapena



Kaixo lagunok,

Haitz Amunarriz naiz, Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultateko ikaslea eta Hondarribiko pilota eskolarekin batera proeiktu interesgarri hau martxan jartzeko zuen laguntza beharko dugu, 
















MILA ESKER

5 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Lehenik eta behin, lana ondo antolatuta dagoela esan beharra dago, modu honetan blog-a ulerterraza bihurtuz. Dirudienez blog-a sortzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte (web orriak, liburua…), erreferentziak blogean aipatuz. Elkarrizketak ez dira ageri, baina, Iker Irribarriaren familiari egindako elkarrizketa ikusteko esteka jarri dute. Aurrez aipatu dudan moduan, blog-a oso ondo antolatu dute eta nahi den informazioa bilatzea erreza bihurtzen du.
    Testuari eta informazioari dagokionez, testua oso ordenatua eta zehatza da, eta hizkuntza aberats bat erabili dutela nabaria da, gainera, ortografia akatsik bilatzea konplikatua da, beraz, hizkuntzari dagokionez ezin da akatsik atera. IKT-tresnen erabilera faltan bota dut, izan ere, argazki eta bideo gutxi jarri dituzte. Bestetik, kolaborazio lana ikusteko iturriak ere falta dira, kide bakoitzaren funtzioak ezin dira nabarmendu.
    Irizpide zehatzei dagokionez, sarrera edo deskribapena orokor bat jarri dute. Instalazioa eta materialak ere aipatu dituzte, baina, ez dituzte aurreikusitako gastuak aipatu. Bestalde, ariketa ezberdinak azaldu dituzte eta proiektuaren helburuak zeintzuk diren ere nabarmendu ditzakegu… Beraz, zoriontzea bakarrik geratzen da. Lan ona!
    Nire nota: 8,5
    Adrian Pajares Dominguez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. Maila.

    ResponderEliminar
  3. Blog hau oso txukun eta informazio asko eta garbiz osatua dago. Ideia sinplez betea baina aldi berean adin zein genero ezberdinentzat pentsatua. Deneri hau probatzeko aukera emanez. Dena oso garbi azaltzeaz gain euskara egokia nabarmentzen da.
    Lortu nahi duen helburua oso ongi isladatzen duela uste dut.
    IKT tresnen erabilerari dagokionez ez da beste inongo gauzarik ageri baina bideo zein argazki pila ageri dira.
    Lanak duen orden egokia ere aipatzekoa da sarrera batetik hasita bere helburura iritsi arte, topaketara hain zuzen eta amaitzeko bertan landuko diren ekintzak zehazten.
    Lan txukuna egin duela uste dut eta ondorioz 7´5 bat jartzen diot.

    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri gutxi erabili dira. Elkarrizketarik batere ez eta artikulu zientifikorik (edo esperientzia arrakastatsurik) ere ez. Erreferentziak gaineratu dira, kontsultak noiz egin diren zehaztea falta da eta ez dira testuan aipatu.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Erabilitako bideoak zein argazkiak ez dira egileak sortuak.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
    1.5. Kolaborazio lana. Bakarka egin denez, puntu honek ez du baliorik.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Oro har, idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz, gure Fakultatearen izena Hezkuntza eta Kirol Fakultatea da (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien atala). Kontuz, “bait da”, baita idatzi behar da. “segun eta” ez da egokia. “bai gaude” (baikaude). “Iribarria” ez, Irribarria.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak ez dira gehiegi zehaztu.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak zehaztu dira, nahiz eta estaldura geografikoa ez argitu.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da.
    • Giza baliabideak ez dira gehiegi zehaztu. Bereziki, betebeharrak eta kopuruak jakin beharko lirateke.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Gainetik zehaztu da, argibiderik gabe.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. “Helburua, kirol nagusiak eta ezagunak praktikatzeaz aparte, beste aukera polit batean jolasteko eta ondo pasatzeko aukera aprobetxatzea izango da”. Kirol nagusiak??
    • Jarduera motorrak hobe beste modu batean aurkeztea, ez duzu uste? Aukeran, bideo bat osatuz edo irudi grafikoen bidez. Espezialitate ezberdinak noiz landuko dira?
    • Aurreikusitako gastuak ez dira zehaztu.
    • Bestelakoak ez dira gaineratu.
    • Diseinatu duzuen ideia garatzeko, testuan ez da zehaztu artikuluak edo liburuak zertarako erabili diren. Ekarpen gutxi erabili dira lana justifikatzeko edo osatzeko. Ez da elkarrizketarik gauzatu.

    3. Kalifikazioa: 7,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ResponderEliminar