Hondarribia Gipuzkoako herri txiki eta polit bat da, bertan aukera asko egon, badaude umeek kirola egiteko, baina aukera horiek esplotatu ez ezik, ezinezkoa da ezer lortzea.
Gaur egun Euskal pilota momentu gogorretan murgilduta dagoen arren, pilota eskolak badaude eta guztion arteko elkarlanarekin, aurrera ateratzeko aukera ezin da galdu. Tartetxo bat duzuenontzat jakin dezazuen, datorren abenduan, Jostaldi pilotalekuko ateak irekiak egongo dira bertara agertzen zareten guztiontzat, animatu zaitezte.
Gure pilota eskolak aukera berri asko sortu ditu, hain zuzen ere, ondorengo sarreretan azalduko direnak:
ü Aukera desberdinak pilotan jolasteko: umeentzat, gurasoentzat eta lehiatu nahi dutenentzat.
ü Pilota eskola desberdinen arteko Topaketak.
ü Burutuko diren jaialdiak.
ü Blogaren esparru desberdinak: Ostiraletako irratsaioaren oinarri eta funtsak, argazkiak eta bideoak igotzeko aukera, asteroko zozketan parte hartzeko aukera etab.
ü Instalazio eta matelialak.
ü Ariketa eta jolas desberdinak.
ü …
Helburua, kirol nagusiak eta ezagunak praktikatzeaz aparte, beste aukera polit batean jolasteko eta ondo pasatzeko aukera aprobetxatzea izango da.
Zergatik ez zatoz hurrengo sarrerara eta gauza interesgarri gehiago kontatzen dizkizut?

Alex Juaristi Larrañaga
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Magisteritzatik)
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog hau sortzeko informazio iturri desberdinak erabili ditu, hala nola liburuak edo web orriak, erreferentziak blogean gaineratuz. Blog-a oso konplexua da eta ondo egituratua dago. Testua garbia da eta ondo ordenatuta dago, irakurterraza izateko, ortografia akatsik gabe. IKT tresnen erabilera ikus daiteke, nahiz eta bideoetan bera ez agertu. Azkenik, jarduera mota ezberdinak azaltzen ditu eta proiektuaren helburua ere azaltzen du. Oso lan ona!
ResponderEliminarNire nota: 9
Mikel Arano Zazpe, Jarduera Fisiko eta Kirolen Fakultatea, 1.maila.
Leire Olazabal Urzuriaga.
ResponderEliminarJarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.
Mujika Iñigo
ResponderEliminarJarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea, 1.maila
Aitor Azpiazu Altolaguirre, JFKZ (Magisteritzatik).
ResponderEliminarAnder Arroyo Luengo, JFKZ 1. Maila.
ResponderEliminarXabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ 1. Maila.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar1.Iturri desberdinak erabili ditu, Blog oso ordenatua, bere erabilera oso erraza eta argia da.Bideoak eta argazkiak ez dira oso ugariak, baina erabilitakoak beren informazioa argiago gera dadin laguntzen dute, ez du elkarrizketarik erabili.
ResponderEliminarBloga erabilterraza da, oso ulergarria; gainera letra ulergarri eta argia erabili du. Atal desberdinak erabili ditu bakoitzaren informazioa modu egokian azalduz.
Ez du elkarrizketaren erabilerarik egiten, eta erabilitako argazkiak etab. Veste iturrietatik aterata dira. Hizkuntzaren erabilera erakargarria eta ortografia akatsik gabea antzeman daiteke. Eguneroko galdera interesgarria iruditu zait.
2. Proposaturiko helburua betetzen dutela iruditzen zait, bloga bisitatzen duenak erraz aurkitu ditzazke atal desberdinak, baina faltan bota ditut bideoren bat eta elkarrizketaren bat ala nola.
Diseinuari dagokionez nahiko ondo erabiltzen da eta ikusteko polita da.
3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 8,5
4. Asier Alonso Rodriguez (1. maila JFKZ)
1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK
ResponderEliminar1.1. Datuak jasotzeko 4 iturri desberdin erabili dira, eta liburu batetik ateratako informazioa aztertu egin du. Erreferentziak blogean aipatu ditu eta zuzenak dira. Blogean ez da elkarrizketarik gauzatzen eta instalazioei dagokienez gainetik aztertu dira.
1.2. Testua nahiko argia da. Nahiko txukun antolatuta dago, zuzen idatzia eta gauzak argi eta zailtasunik gabe uler eta irakurri daitezke.
1.3. IKT tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili ditu.
1.4. Blogaren diseinuari dagokionez, erabiltzeko erraza da, argia da, atal desberdinak ditu, baina hainbeste atal eta atalen izenburuek, ez dute bloga guztiz erakargarri egiten.
1.5. Kasu honetan kolaborazioa ezin da ebaluatu, bloga pertsona bakarrak egin duelako.
1.6. Hizkuntzari dagokionez, erakargarria eta argia da eta orokorrean ortografia akatsik gabea.
2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK
- Sarrera nahiko erakargarria da eta ez da ere oso luzea edo oso motza. Antolatzaile motari dagokionez, Hondarribiko eskola pilota da, eta ez du irabazi asmorik. Adin desberdineko eta edozein lekuko umeak etortzeko eta ikastaroetan parte hartzeko gonbidapena egiten da, baina inolako eskaera ekonomikorik gabe. Klaseak Hondarribiko Jostaleku pilotalekuan izango lirateke soilik. Giza baliabideei buruz ez da informazio asko azaltzen.
- Proiektuaren helburu zehatzak ondo azaltzen dira hasieran, eta erabiliko den materialaren inguruan ere atal oso bat agertzen da blogean. Egingo diren jarduera motak ez dira asko baina oso ondo azaltzen dira, eta adin tarte zehatzetan banatzen dira. Aurreikusitako gastuei buruz ez dago aipamenik.
- Erreferentziak ( bai estekak eta baita liburu bat ere) blogaren atal batean agertzen dira. Kontaktuari dagokionez, ez da asko zehazten (Pilotalekuaren helbidea agertzen da soilik). Gainera, blogean "asteroko galdera" atala interesgarria iruditu zait nahiko erakargarria delako.
3. BLOGAREN NOTA
- Nik blog honi 9 bat ipiniko nioke.
IZASKUN LEOZ GARCIANDIA
1. Blog hau gauzatzeko erreferentzia ezberdinak erabili dira, 4 esate baterako. 3 esteka ezberdin eta liburu bat zehatzak izanda. Aurkezpena garbia da, baina ez dute oso argi uzten zein da hasierako helburua. Irudiak, leloak eta bideoak ezarri dituzte, beraz, asko aberasten du aurkezpena. IKT baliabideak badaude baina ez dira oso aipagarriak. Testua argia da baina nire ustez ez da oso erakargarria, beraz horrek puntuak galtzen ditu.
ResponderEliminar2. Jarduerak, materiala, baliabideak eta nola gauzatuko den jarduera ongi dago azalduta, gainera erabili dituzten baliabideak (leloak eta) konpentsatu egiten du hasierako orriak daukan erakargarritasun eskasarekin. Hala ere aipatzekoa da, barneko egitura ondo dagoela azalduta eta ariketak interes maila altua dutela. Bideotan ez dira taldeko kideak agertzen.
3. Kalifikazioa: 7.5
4. Amaia Lopez De La Pisa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien fakultatea, 1.Maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarBlog honetako datuak jaso ahal izateko iturri ezberdinak erabili dituela argi dago, erreferentzietan ikusi dezakegunez, web orrialde ezberdinak eta zenbait liburu erabili ditu. Halere, elkarrizketa bat gehituko nioke blog honi.
Ondo antolatutako bloga da, erakargarria, hasiera batetik argitasunez erakusten du euskal pilotaren ingurukoa dela. Ez dauka inongo konplexutasunik, erabiltzeko erraza da, goialdean atal ezberdinak ditu bananduta eta nahi dugunean sartzeko aukera dugu. “Asteroko galdera”- ren ideia interesgarria eta erakargarria iruditu zait.
IKT-tresnen erabilera ere ikus dezakegu . materialen inguruko argazkiak eta bideo bat ere jarri baititu.
Orokorrean dena ondo idatzita dago eta ulerterraza da, zenbait akats ortografiko ikusi ditudala kenduta.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Instalakuntzei, aurreikusitako gastuei eta kontaktatzeko bideei buruzko informazioa gehituko nuke. Baina, halere ondo sakondutako bloga dela ikusten da eta atal bakoitza ondo azalduta dago.
3. Kalifikazioa (0-10)
8
Aitor Gandarias Madariaga,JFKZ 1.maila.
Aitor Azpiazu Altolaguirre JFKZ (Magisteritzatik)
ResponderEliminar1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea (5 bikaina eskuratzeko). Elkarrizketak gauzatu dira, liburuak eta aldizkari zientifikoetan eskuratutako artikuluak irakurri eta aztertu, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira… Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
- Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili ditu baina elkarrizketarik ez du egin. Instalazioak bisitatu ditu eta erreferentziak erabili eta testuan aipatu ditu.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira…
- Aurkezpena argia da eta eta testua ordenatua dago. Zehaztasunez dago idatzia. Grafikorik ez dauka baina garbi ikusten da azaldu nahi duena.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoak, audioak, argazkiak, foroak… erabili dira.
- Bideoak eta argazkiak erabili ditu.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (ikusi ebaluazio irizpide zehatzak).
- Bolgaren diseinua ondo dago. Bloga bera erabilerraza da, argia eta ordenatua. Atal ezberdinak ditu, baina atal guztiak ez ditu landu.
1.5. Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo dena delakoa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da. Elkarrizketaren bat eginez gero, guztiek egin dituzte galderak.
- Pertsona bakar batek egin du bloga.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
- Idatzi erakargarria da eta ondo idatzita dago. Ortografia akatsik ez da ageri.
• Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra (sarrera modukoa).
Egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
Garbi azaldu du.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
Instalazio egokiak dira.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra).
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua).
Material egokia eta beharrezkoa aukeratu du.
• Proiektuaren helburu zehatzak.
Helburuak zehaztu ditu.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien.
Jarduera egokiak dira.
• Aurreikusitako gastuak.
Ez ditu aipatu.
• Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
Harremanetan jartzeko modua eta argazki eta bideo txoko bat ere jarri du.
• Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke).
Erreferentziak erabili ditu.
Honenbestez nire nota: 7/10
Blog honen helburu nagusia, adin talde guztiei pilotan aritzeko gogoak piztea. Gogokoa izan dut bloga eta nire ustez erakargarria izan daiteke.
ResponderEliminar1. Informazioa interneteko webgune ezberdinetik hartu dituzu. Landuko diren ariketak, instalakuntzak, materialak, argazkiak eta bideoak… bertatik hartu dituzu eta era egokian azaldu dituzu. Horretaz aparte, jaialdiak, adina ez da aitzakia, asteroko galdera…bere sormenetik bertaratu ditu eta horrek ere garrantzi handi du blogean.
2. Bloga oso ondo aurkeztuta dago. Sarrera bat, adina ez da aitzakia, topaketa eta jaialdiak, asteroko galderak, argazkiak eta bideoak, instalakuntza eta materialak, eta landuko diren jolasak agertzen dira. Horrela informazio pila bat eskaini digu blog osoan eta zati ezberdinetan banatu ditu. Grafikotxoak ere erabili dituzu eta horiek beti ikusgarriagoak sorrarazten zaio blogari.
3. IKTren erabilera egokia izan duzu. Argazkiak nabari izan dira blog osoa. Artikulu guztietan, argazkiak edota bideoak erabili dituzu eta irakurleak gusturago aritzen da blogan zehar. Argazkien bidez, irakurleok errazago imajinatzen dugu nolakoak diren materialak, jokamoldeak…
4. Blogaren diseinua asko gustuko dut. Zati ezberdinetan bananduta dago eta horrek irakurleari mesede egiten dio (bakarrik materialari buruz jakinduria nahi dugunean izan, oso erraz “Materiala” sakatzen dugu eta bertan informazioa eskura dugu). Sarrera txiki bat agertzen da non zertaz doan bloga azaltzen duen. Geografia ere aipatzen du (Hondarribian suspertuko den proiektua baita). Proiektuaren helburuak ere agertzen dira, ariketa motak…
5. Hizkuntza egokia eta zuzena da. Euskara ulergarri batean idatzita dago eta edonork uler lezake. Hizkuntza txukuna erabiltzen du unero.
-Blog honi 9 bat jarriko nioke. Ordenatua dago, argia eta garbia da. Informazio ugari eskaini diguzu eta proiektua nolakoa izango den oso ongi azaldu digu. Horretaz aparte, jakinda bakarrik egin duzula, zailagoa eta lan gehiago izan duzula esan nahi du, beraz, nire ustez, blog hau bikain bat merezi du.
Aitor Grande Diaz, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatea, 1.maila
Lehenik eta behin, informazio iturriei buruz hitz egitean, nahiko ondo dagoela esan beharra dago, liburu eta web orrietan bilatu baitute. Diseinuan edo aurkezpena aldiz, ez da izan ahal zen bezain ona, pixka bat nahaspilatuta baitago. IKT nahikotxo erabili egin dituzte aldi berean. Hala ere, kolaboraziozko ekintzak ez dituzte gauzatu, beraz horrek puntuazioan zerikusia izango du. Hizkuntza kalitateari dagokionez, hau da, euskara jator eta dotore batean idatzi baldin badago hala ez, nahiko hizkera apala erabili dute, akats ortografiko gutxi batzuk baino eginez.
ResponderEliminarBeste alde batetik, sarrera bat egin dute, pilota eskolaren helburuak plazaratuz. Hala ere, instalakuntzak ez dituzte aipatzen, beraz ez digute horren jakitun egiten. Erreferentziei dagokienez, nahikoa arakatu dutela uste dut.
BEHIN BEHINEKO NIRE NOTA: 7
-Informazio iturri ugari erabili dira(liburu, web...) Egiturari dagokionez argia da eta informazioa ondo sailkatuta dago, errez erabiltzen da. Ortografiari dagokionez ondo idatzita dago. IKT baliabideak erabili dira, baina bideoetan ez dago beraien presentziarik. Jarduerak era egokian azaltzen dituzte etanhelburua argi geratzen da.
ResponderEliminar-Kalifikazioa: 8
-Xabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ, 1. maila.
1.1.Informazio iturri ezberdinetako datuak erabili dituzte vaina ez dute elkarrizketarik egin.
ResponderEliminar1.2. Aurkezpena garbia da eta blog-a ondo ordenatuta dago.
1.3.Argazkiak eta bideoak erabili dituzte.
1.4. Blog-a oso ongi diseinatuta dago eta erraz erabiltzen da ongi antolatuta dagoelako.
1.6.Hizkuntzaren erabilera ona egin dute.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak
Proposatutako jardueren deskribapena ongi egin dute eta horregatik oso erakargarriak dira. Materialari eta instalazioei dagokionez garbi dago kalitatea dagoela. Baina bideoan ez dira taldeko kideak ageri.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
7,5
4.Iker Ibarluzea Salaberria. JFKZ 1.maila.