GOGOA BADUZU, ADINA EZ DA AITZAKIA


Hondarribiko Pilota eskolak entrenamendu mota desberdinak burutzeko aukera sortu du, pilotarien helburua eta haien adina kontuan izanik. Lehenengo multzoa 6 urtetik 12urte bitarteko neska eta mutilak osatzen dute. Bigarrengoa, 12 urtetik gorakoek eta azken taldea gurasoentzat eta jende helduarentzat pentsatuta dago.

1. MULTZOA 6-12 URTE.

Hondarribiko umeen jarrera asko aldatu da 10 urtetik hona, gizartea aldaketa batean murgilduta dago eta umeek kirola egiteaz aparte milaka aukera desberdin dituzte ondo pasatzeko. Baina beharrezkoa da umeek garapen egokia edukitzeko kirola praktikatzea, horregatik seguru gaude guk eskainitako pilotan jolasteko aukera polita eta aldi berean haientzat onuragarria izango dela, beraz ez zaitezte beldurtu eta etorri zaitezte ondo pasatzera.

Astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 17:00etatik 18:15tara burutuko dira entrenamenduak. Saio hauen helburua ez da lehiaketarako prestatzea, pilotan poliki-poliki jolasten ikastea, jende berria ezagutzea eta garrantzitsuena, oso ondo pasatzea eta disfrutatzea izango dira proiektu honen oinarriak.

Lehenengo multzo honetan burutuko diren ariketak, jolasa itxura izango dute. Haien adin etapa kontutan hartzen dugu eta joko-jolas dibertigarriak egingo ditugu. Garrantzitsua izango da etapa honetan gure baloreak lantzea ( errespetua, empatia, laguntasuna…), materialarekin familiarizatzea (pilota desberdinak ezagutzea, pilotak egiteko aukera, pala desberdinak ezagutzea, erraketak, xisterrak, xarea…), eta arauak barneratzen joatea, segun eta zein modalitatetan jolasten ari garen kontutan hartuta, noski.

2. MULTZOA 12 URTETIK GORA.

Lehiatu nahi dutenentzako, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 18:30etatik 20:35tara burutuko dira entrenamenduak. Saio hauen helburua pilotan hobetzea eta lehiaketarako prestatzea izango da, errendimendua pixkanaka-pixkanaka bilatuz.

Badaude jolasteko kategoria desberdinak eta ez da emaitza bakarrik kontutan hartzen. Jakin gure pilotariak hobekuntza polita izaten dutela hasten diren momentutik; beraz, ez larritu eta kokatuko zaitugu behar duzun tokian, denek jolasteko aukera berdinak dituzte, hortaz, ez larritu.

Bigarren multzo honetako entrenamenduak erritmo gehiago izango dute, zailtasun gehiagoko ariketak burutuko dira eta pilotariari ahalik eta errendimendu gehien ateratzen saiatuko gara. Beti ere, kontutan hartuta zein adinean taldetan dauden, hau da, zein kategoriatan lehiatuko diren.

3. MULTZOA JENDE HELDUA ETA LEHIATU NAHI EZ DUTENAK

Ostiraletan arratsaldeko 19tan gurasoentzako edota jende helduarentzako, pilotan jolasteko aukera dago. Helburua pilota ezagutzea, jolastea eta ondo pasatzea izango da. Honetaz aparte, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gurasoak haien seme alabek burutzen dutenarekin identifikatuak eta partaide sentiaraztea, horretarako zabaldu dugu aukera polit hau.

Gainera, hilabetean behin, haien seme alabekin bikotea sortuz, beste familiako bikoteen aurkako partidak jolasteko aukera izango dute. Oso dibertigarria izango da ez ezazue aukera galdu!



Beraz, ez kezkatu eta pasa zaitezte hemendik, familia berri bat sortzeko bidean bai gaude. Aipatu bezala, ondorengo sarreretan burutuko diren ekintzen informazio gehiago egongo dira, EZ DUZU GALDU NAHI, EZTA?

No hay comentarios:

Publicar un comentario