Saioak lehen
aipatu bezala, hiru multzotan banatuko dira eta nahiz eta hirurak, saioaren
egituraketa berdina eduki, gauza desberdinak landuko dira ariketa eta jolas
desberdinen bidez. Talde guztietan, maila desberdina duten pilotariak egongo
dira baina denak ondo pasatzeko helburuarekin entrenatzen dugunez, nahiz eta lehiatu
nahi dutenak errendimendua bilatu, ariketei edo jolasei zailtasunak eta
aldaerak jarriko diegu. Horrela, hobekien moldatzen direnak ez dira aspertuko
eta haien progresioa eta hobekuntza nabariagoa izango da.
Saioen barne
egiturari dagokionez, hiru zati handitan banatzen ditugu saioak:
1.
Girotzeko
zatia edo beroketa 10-15 minutu.
2.
Zati
edo atal nagusia 50 minutu.
3.
Lasaitzeko
aldia edo lasaitzea 5-10minutu.
Behin hau
azalduta, adibide desberdinak jarriko ditugu hiru adin multzoetarako, esku pilotako
modalitatea kontutan izanik, zuek errazago ikus dezazuen.
1. MULTZOA 6-12 URTE.
a)
Helburua: Pilotaren ibilbide ezberdinak
identifikatzeko gai izan.
Garapena: 6ko 2 talde egongo dira, lehenengo
taldea kantxan ariketa burutzen eta beste taldea kontrakantxan irakasleari
laguntzen. Irakaslea kantxaren erdian kokatuko da, eta kantxa 4 zatitan
banatuko da. Kantxako ikasleak nahi duten zonan koka daitezke. Irakasleak,
talde bakoitzari pilota 5 aldiz jaurtiko dio; ikasleek ezingo dute pilotak
punpa egin duen zonan punparen unean kokatu (ezin da kontrakantxan kokatu).
Kontrakantxako taldekide bakoitzak kantxako ikasle bana kontrolatuko du. Punpa
gunean harrapatutako ikasle bakoitzeko, puntu bat gehituko du aurkako taldeak.
2 jokoren ondoren puntu gehien duen taldeak irabaziko du.
b)
Helburua: Kidearekin kolaboratuz,
desplazamenduan pilota jotzeko gai izan
Garapena: Ikasleak binaka kontrakantxan
errebote ondoan kokatuko dira.
Ilarako lehenengo bikoteak, frontiseko kontrakantxara joan beharko du ondorengoa eginez: Kide bat prestatzailea izango da eta bestea jotzailea.
Prestatzaileak pilota prestatu, besteak kolpea egin eta lehenengoak berriro hartu behar du (2 ekintzak punpa ondoren) era jarraituan. Bira oso bat egindakoan, jaurtitzaile eta jotzaile rolak aldatuko dituzte. Gaizki egiten badute, pausu bat atzera egin beharko dute. Lehenengo bikotea ezker hormara iristean, hurrengo bikotea aterako da. Bikote bateko jotzaileak aurreko bikotekoa ukitzen badu, azken hauek kanporatuak izango dira. Kantxan gelditzen den azken bikoteak irabaziko du.

2. MULTZOA 12 URTETIK GORA LEHIAKETA.
a)
Helburua: Oposizioan, dagokion kantxa zatian
punpa egin duten pilotak ezker horma edo kontrakantxara bideratuz tantoa
egiteko gai izan.
Garapena: Sei ikasle frontisean eta beste
seiak errebotean kokatuko dira.
Kantxa zabaleran banatuko da, ezkerreko gunea eta eskuineko gunea ezberdinduz.
Gune bakoitzean 3 ikasle arituko dira, eta beste hirurak kanpoan egongo dira.
Ikasle batek ezkerreko zonan punpa egindako pilotak jo ahal izango ditu bakarrik, eta besteak eskuineko aldean punpa egindakoak. Biek, gainera, pilotakada ezker hormara edo kontrakantxara bideratu beharko dute beti (ez badute bideratzen txarra izango da). Hirugarren ikasleak ez du baldintzarik bete beharrik izango.
4 tanto jokatuko dituzte denek denen aurka, eta tantoa egiten duenak puntu bat eskuratuko du. 4 tantoak jokatzean hirurak kalera joango dira eta beste hirurak sartuko dira. Rol guztietatik pasa ondoren puntu gehien duen ikasleak irabaziko du.

Helburua: Parte hartzaileen erlazioa moldatuz,
kolaborazio eta oposizio egoerak aldizkatuz tantoa egiteko gai izan.
Garapena: Sei ikasle errebotean egongo dira,
eta beste sei frontisean.
1:1 egoeran kiniela jokatuko dute. Aurreko tantoa irabazi duenak, lehenengoa 3 kolpetan pilota frontisean 2 metrotik gora eta kantxan 1. eta 3. koadroetan sartu beharko du (pilota “eraman” egin behar du, erdi kolaboratuz). Hurrengo 3 kolpetan tantoa egiteko aukera izango du. Ondoren, berriro 3-3 zikloa egingo du (erdi kolaboratu / oposizioa). Kanpotik sartu denak momentu oro tantoa egiten saiatu behar du.

3. MULTZOA JENDE HELDUA.
Lehenengo aztertu beharko da zein
den haien maila baina, printzipioz ariketa mota hauek prestatuta ditugu.
a) Helburua: Kolaborazioa moldatuz, kantxan duten kokapena
egokitzeko gai izan.
Garapena: Bikoteka
eskutik helduta, 6 heldu frontisean eta beste 6ak errebotean kokatuko dira. Frontisean
2 metrora marra horizontal bat egongo da, eta pilotakada guztiak marraren gainetik
bideratu beharko dira. Bikote bakoitzeko ikasle batek frontisetik datorren
pilota jaso, kideari pilota eman eta honek frontisera jaurtiko du. Moldatutako
joko honetan tantoa egiten saiatu beharko dute. 10 minututan tanto gehien lortu
dituen bikoteak irabaziko du.
b)
Helburua: Parte hartzaileen
erlazioa moldatuz, kide baten laguntza edukita bakarkako dueluan tantoak
egiteko gai izan.
Garapena: Sei heldu errebotean
egongo dira, eta beste sei frontisean.
2:1 egoeran arituko dira 4. koadroaren barruan. Bikoteko batek pilota prestatu egin dezake, eta besteak jo. Bikoteak 2 “kolpeak” erabili edo zuzenean jotzea erabaki dezake. Azken kasuan, jotzaile rolean dagoenak bakarrik burutu dezake kolpea.
Bikoteak irabaziz gero rolak aldatu eta jarraitu egingo dute. Bakarka ari denak irabaziz gero, lerroan hurrengoa dagoena bere laguntzaile izango da eta 2. dagoena bakarka arituko den aurkaria.

(Aukeratutako
ariketak, Gipuzkoako Foru Aldundiak esku pilotako kirol zerbitzuaren web
orritik hartutako eta moldatutako ariketak dira).
No hay comentarios:
Publicar un comentario