Hilabetean
behin topaketak burutuko dira eta Gabonetan eta Aste santuetan berriz, pilota
eskolak jaialdiak antolatuko ditu.
Topaketetan 6
urtetik 12 urte bitarteko haurrak parte hartzen dute eta larunbat goizetan
burutzen dira 10tan hasita 12ak arte. Pilota eskola bakoitzak, bere herrian tokatzen
denean, antolaketari dagokion guztiaren jabe izaten dira, nahiz eta
koordinaturik parte hartzen duten eta topaketa guztiek antza izaten duten.
Antolaketari
dagokionez, txokoetan banatzen da pilotalekua eta beroketa egin ondoren, denak
nahastuta, txoko desberdinetan sakabanatzen dira. Bertan, entrenatzaile edo
monitore bat egongo da jolasa azaltzeko eta jolasaren garapena behar bezala
jarduteko. Horrela, 15 minuturo txokoz aldatuko dira eta guztietatik pasa
ondoren bukatutzat emango da topaketa.
Jaialdietan
berriz, ez dira beste pilota eskolako umeak etortzen, baizik eta Hondarribiko
pilota eskolako ume eta gurasoak parte hartzen dute.
Jaialdiaren
helburua ondo pasatzea izango da eta binakako pilota txapelketak antolatuko
dira; batetik 6-9 urteko haurren arteko binakako txapelketa, bestetik 9-12 urte
bitartekoena eta azkenik guraso eta haien seme alabek osturiko bikoteena.
Partidak 12 tantora izango dira, goizeko 9tan hasiko dira eta 13ak arte.
http://www.eitb.eus/es/deportes/pelota/campeonato-individual/videos/detalle/4104072/video-final-manomanista-la-familia-irribarria-preparada/
Eguerdian, txapelketan parte hartu dutenak eta pilota eskolako familia osatzen dugunok, bazkari popularrean (sarrerak 5 euro balio du) geratzeko aukera polita daukagu. Bazkari ostean, 4ak aldera irabazi dutenei oroigarri bat emango zaie.
Ikusi ezazue
hurrengo estekan dagoen bideoan nola Iribarria pilotariaren
familiak berarekin jolasten zuen txikitatik eta zein garrantzitsua bihurtu
daitekeen familiaren errekonozimendua eta laguntza gure seme alaben hazkuntzan.
http://www.eitb.eus/es/deportes/pelota/campeonato-individual/videos/detalle/4104072/video-final-manomanista-la-familia-irribarria-preparada/
Eguerdian, txapelketan parte hartu dutenak eta pilota eskolako familia osatzen dugunok, bazkari popularrean (sarrerak 5 euro balio du) geratzeko aukera polita daukagu. Bazkari ostean, 4ak aldera irabazi dutenei oroigarri bat emango zaie.
Garrantzitsuena
denen artean egun polit bat pasatzea izango da, animatu zaitezte eta etorri
parte hartzera.



No hay comentarios:
Publicar un comentario